2012/06/24

Sobarcal (2255 metro)

Ekainak 24. Bigarren eguna: Sobarcal

Linzako aterpetxetik irten ginen, Hiru Errege edo Petretxemarako bide beretik.

Egindako bidea
Sobarcal urdinez markatua

Sobarcal gertuagotik
Errekaxto baten ondotik igaro ondoren eskubira jo beharra daukagu.

Txamantxoia
Bidea galdu gabe, pixkanaka Petretxemako lepora iritsiko gara. Bertatik Ansabereko horratz txikia bikain ikusi ahal izango dugu.

Ansabereko horratz txikia
Lepoan eskubira hartu behar dugu eta txanpa gogor baten ostean tontorrera iritsiko gara. Bertatik paisai izugarriak ikusi ahal izango ditugu.

Hiru Erregeen Mahaia

Tontorreko argazkia

Panoa

Beherako bidea Folla de los Ingenieros-etik egingo dugu. Egia esan, leku ezinhobea da sarrioak ikusteko. Gainera bideak ez du galtzeko aukerarik.  

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario