2012/06/26

Keleta (1852 metro)

Deskantsurako egun bat hartu ostean, ekainaren 26an berriz mendira abiatu ginen. Oraingo hontan, Keleta mendia genuen helburu. Kartxela mendizerran aurkitzen den Nafarroako mendi zoragarria da. Belaguako bailaratik begiratuta bere piramide itxura benetan da bikaina.

Eginiko badea
Haserako bidea baso eder batetik gora doa. Benetan baso polita. Ezin izan nuen argazkirik atera, taldetik atzeratuta geratu bait ginen bi begirale ume bati laguntzearren. Goranzko bidea jarraituta Lapatiako lepora iristen gara.

Lapatiatik Keletarako bidea
Lapatiatik dagoen paisaia
Panoa

Auñamendia gertutik
Lapatiako lepotik eskubira hartu beharra daukagu, Keleta aldea joateko. Ezkerretara hartu ezkero Larrondoako tontorrera bideratuko genituzke gure pausuak.

Larrondoa eta Lapatiako lepoa

Otsogorrigaña
Tontorrerainoko bidea ez dago oso markatua, baina egia esan, ez dago galbiderik.

Tontorreko arista
Arriskurik ez daukan aristatxo batetik joan behar gara tontorrera iritsi arte. Bertatik paisai ederrak ikus ditzakegu.

Kartxelako arista eta tontorra

Tontorreko panoa: Hiru Errege, Sobarcal, Quimboa Alto, Petrafitxa...
Beherako bidea Kartxela aldera ematen duen harrizko magal batetik jetsiko gara. Neguan korridore polit bat da honakoa.

Beherako bidea
Bide berri bat ikusi nahi genuenez, berriro Lapatiara bueltatu ginen eta handik behera ezagutzen ez genuen bide batetik jeitsi ginen. Egia esan, Nafarroako Mendi Federazioak lan bikaina egin du baso hontan. Bidea oso ongo bideratua dago eta ez dago galbiderik. Altuera galduz, pixkanaka Belaguako bailarara eramango gaitu bideak.

Egun bikaina eta ziurrenik Belaguako bailara ikusteko mendirik aproposena igota!

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario